2026/11/27

Hauteskundeak
Hauteskunde_panelak_Donost

Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

Donostiarrak Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan bozkatzera deituta daude azaroaren 29rako. Donostiaz ezer gutxi hitz egin da kanpainan zehar, baina eztabaidagai izan diren gai nagusiek guztiz zeharkatzen dute hiria, etxebizitzak eta gizarte eskubideek, esaterako. Halaber, hiriko zenbait proiektu zehatz ere zeharo aldatu daitezke, Espainiako Gobernuaren kolorearen arabera.

Hamabietan bermuta
ImanolOlalde
Imanol Olalde, zinemagilea

«Filmaketaren egunak izan ziren nire bizitzako momentu zoriontsuenak»

Zinema zalea izatetik, zinemagile izatera pasatu da Imanol Olalde (Antigua, 1992). Larrotxene Bideo zentroan ikastaro bat egin, gidoi bat idatzi eta Oihua! sariketan hautatu zuten.

Euskaldun izatea zein nekeza (ez) den

Euskal memoria historikoa eta europar balioak uztartzen dituen elkartrukean parte hartu dute Antigua-Luberriko eta Schwäbisch Gmünd hiriko (Alemania) ikasleek; astebete pasatu dute elkarrekin, eta kulturen arteko talkak ezagutu dituzte. Beraiek, ordea, euskaldun izateaz zeinen harro dauden erakutsi diete alemaniarrei.

Kolonbiar komunitatea saretzen, festa pedagogiko, chontaduro eta zankotxoarekin

Ecocrea egitasmoko ahotsa eta bihotza da Isabel Muñoz. Bost urte daramatza Donostian, eta Kolonbian zuen asmo berdinekin dabil hemen: komunitatea saretzeko etengabeko lan nekaezin eta ederrean.

Itsasoa
itsaso
Atzera begira

Itsasoari begira eraikia: Pasealeku Berria eta enbatak

2008an ezarri zuten Donostiako Udalak, Babes Zibilak eta Udaltzaingoak denboraleekin Pasealeku Berria ixteko protokoloa, urte hartan izandako denboralearen ondorioz. Hainbat enbaten ondorioak jasan ditu pasealekuak, ordea, 1919ean ireki zutenetik.

Hauteskundeak
espainiako-gorteetarako-hauteskundeak-2026
Eduki babestua
etxebila
Udaleko Euskara Zerbitzuak babestutako edukia

Etxebilan, lehen hitza beti euskaraz

Donostiako Udalaren Euskaraz barra-barra egitasmoak euskararen erabilera sustatzea eta euskarazko arreta bermatzen duten saltoki eta zerbitzuak ikusaraztea du helburu. Ekimenarekin bat egin du Etxebila Higiezinak establezimenduak ere. Itziar Goienetxea da bertako kideetako bat.

Eduki babestua
arteaga
Udaleko Euskara Zerbitzuak babestutako edukia

Arteaga harategian, euskara da lehen hitza

Donostiako Udalaren Euskaraz barra-barra egitasmoak euskararen erabilera sustatzea eta euskarazko arreta bermatzea ditu helburu, eguneroko merkataritzan eta zerbitzuetan euskarari lekua eginez. Ekimenarekin bat egin duen saltokietako bat da Añorga Txikiko Arteaga harategia, eta Haritz Arteaga arduradunaren ustez, bezeroek eskertzen dute mostradorearen beste aldean euskaraz egiteko aukera izatea.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide