Errekalde eta Galarreta arteko GI-2132 errepidea gauez itxiko dute igandetik aurrera
Errekalde eta Galarreta arteko errepidea.Eguzki Errekalde eta Galarreta arteko GI-2132 errepidea erabat itxiko dute gauez hilaren 29tik abenduaren 4ra bitartean, 0+000 eta 1+800 kilometroen artean (Errekaldeko biribilgunetik Txillida Lekurako sarbideraino). Bizikleta eta oinezkoen bidea eraikitzeko asfaltatze lanek eragin dute itxiera, eta bi seinalista jarriko dira Errekaldeko eta Estubegiko biribilguneetan erabiltzaileei abisatzeko.
Igandean (azaroak 29) itxiera 20:00etatik 06:00etara izango da; astelehenetik ostegunera bitarteko gauetan, berriz (azaroaren 30etik abenduaren 4ra), 22:00etatik 06:00etara.


