Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?
indarkeria matxista

Itaiak elkarretaratzea egingo du bihar Donostian, Bilboko hilketa matxista salatzeko

Dozenaka lagunek parte hartu dute Itaiak Parte Zaharrean barrena egin duen manifestazioan.Maitane Aldanondo

Itaiak gogor salatu du atzo Bilbon gertatutako erailketa matxista, eta emakumeen kontrako indarkeria “gero eta larriagoa” dela ohartarazi du. Azaroaren 25eko Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna igaro berritan gertatu da erasoa, eta antolakundeak berretsi du lehentasunezkoa dela matxismoari aurre egingo dion “mugimendu indartsua” eraikitzea. Hala, protesta antolatu dute biharko, hilak 28, 13:00etan, Bulebarrean.

Antolakundearen iritziz, ezinbestekoa da matxismoaren aurpegirik gordinenari kalean erantzutea, indarkeria eta erasotzaileen inpunitatea normalizatu ez daitezen. Hori dela eta, borroka indartzeko deia egin du; Donostiako hitzorduaz gain, Euskal Herriko beste hainbat herri eta hiritako deialdiak egunean zehar eguneratuko dituztela aurreratu dute.

Atzokoarekin, sei dira aurten Euskal Herrian indarkeria matxistak hildako emakumeak —aurretik Arguedasen, Basaurin, Irunen, Iruñean eta Sarrigurenen gertatu dira hilketak—. 2003tik, datu ofizialak biltzen direnetik, 138 emakume eta 13 haur erail ditu indarkeria matxistak.

HITZAkide HITZAkide