Espainiako Gorteetarako hauteskundeak Donostian: nondik dator hiria?
2023an, PSE-EE izan zen garaile Donostian, eta atzetik izan zituen EH Bildu eta EAJ, ordena horretan.
Iritsi da eguna: Espainiako Gorteetarako hauteskundeak dira gaur, eta botoa ematera deituta daude Hego Euskal Herriko herritarrak. Espainiako Kongresua eta Senatua osatuko dituzten diputatu eta senatariak aukeratzeko aukera dute herritarrek, 08:00etatik 20:00etara irekita egingo diren hauteslekuetan bozkatuz.
Donostian, 38 hautesleku daude guztira, eta, guztira, 161.000 bat donostiar daude botoa ematera deituta. Azaroaren 29ko hauteskunde hauekin, hauteskunde ziklo berri batean murgilduko da gizartea: 2027ko maiatzean iritsiko dira udal eta foru hauteskundeak, 2028an Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak eta 2029an Europakoak.
2023an, PSE-EE garaile
Gipuzkoan, Espainiako Kongresuko sei eserleku erabakitzen dira, eta, hiriburua izanik, hautaketa horretan, pisu handia izan ohi dute Donostiako emaitzek. Horrela, komeni da 2023ko Espainiako Gorteetarako emaitzak gogoratzea.
Donostian, 2023ko uztaileko hauteskundeetan, PSE-EE alderdia izan zen garaile, 25.535 boto eskuratuta. Atzetik izan zituen, aldiz, EH Bildu (22.215 boto), EAJ (21.755 boto), PP (15.646 boto), Sumar (12.311 boto, Ahal Dugu barruan zegoela), Vox (2.797 boto) eta PACMA (508 boto). Espainiako Estatuko osoko emaitzak kontuan izanik, ordea, PPk irabazi zituen hauteskundeak, baina ez zuen lortu gobernua osatzea, eta PSOEko Pedro Sanchez da, horregatik, egungo Espainiako Gobernuko presidentea, alderdi independentisten babesarekin eta Sumarrekin koalizioan —gaur, Fronte Zabala koalizioa da Espainiako ezker konfederalaren espazio politikoaren hautagaitza nagusia, Ahal Dugu bere kabuz badoa ere—.
Nabarmentzekoa da, ordea, urte bereko maiatzean, bi hilabete eskas lehenago, udal hauteskundeak izan zirela, eta, horietan, datuak bestelakoak izan zirela: EAJ izan zen lehen indarra Donostian, EH Bildu bigarrena, PSE hirugarrena, PP laugarrena eta Elkarrekin Donostia bosgarrena. 2027ko udal hauteskundeei begira, kontuan izan beharreko datua da hori.
Bestalde, jarraian, 2023ko Espainiako Gorteetarako auzoz auzoko emaitzak, ikus ditzakezue:
| ERROLDA | PARTE HARTZEA |
ABSTENTZIOA | EH BILDU | PSE-EE | EAJ | SUMAR | PP | VOX | PACMA | |
| PARTE ZAHARRA | 4.234 | 2.884 | 1.350 | 1.019 | 434 | 720 | 341 | 247 | 47 |
19 |
| ERDIALDEA |
8.172 | 6.188 | 1.984 | 918 | 1.115 | 1.806 | 492 | 1.563 | 196 |
33 |
| AMARA | 4.672 | 3.008 | 1.664 | 613 | 624 | 756 | 360 | 510 | 86 | 13 |
| AMARA BERRI | 17.603 | 9.911 | 7.692 | 1.748 | 2.597 | 2.171 | 1.173 | 1.748 | 276 | 33 |
| LOIOLA / TXOMIÑENEA |
4.821 | 3.153 | 1.668 | 621 | 960 | 574 | 423 | 405 | 145 | 25 |
| LOIOLAKO ERRIBERA | 3.685 | 2.083 | 1.602 | 383 | 574 | 456 | 286 | 307 | 37 | 6 |
| EGIA | 11.242 | 7.759 | 3.483 | 2.429 | 1.901 | 1.183 | 1.097 | 794 | 205 | 38 |
| GROS / ULIA / ATEGORRIETA |
13.569 | 8.921 | 4.648 | 1.974 | 2.150 | 2.075 | 1.087 | 1.262 | 152 | 42 |
| ANTIGUA | 17.337 | 14.015 | 3.322 | 2.898 | 2.364 | 4.938 | 1.230 | 2.147 | 312 | 00 |
| IBAETA | 4.816 | 3.620 | 1.196 | 726 | 787 | 939 | 400 | 610 | 87 | 00 |
| AIETE | 13.385 | 5.241 | 8.144 | 727 | 1.140 | 1.265 | 512 | 1.297 | 190 | 24 |
| AÑORGA | 2.176 | 1.538 | 638 | 523 | 258 | 375 | 162 | 183 | 37 | 00 |
| IGELDO | 839 | 539 | 298 | 262 | 46 | 99 | 45 | 70 | 7 | 2 |
| MARTUTENE | 2.307 | 1.499 | 808 | 411 | 411 | 267 | 184 | 169 | 42 | 11 |
| ALTZA | 16.437 | 7.161 | 9.276 | 1.395 | 2.735 | 963 | 991 | 668 | 215 | 00 |
| INTXAURRONDO | 10719 | 5.540 | 5.179 | 1.337 | 1.651 | 830 | 856 | 565 | 150 | 33 |
| BIDEBIETA | 5573 | 3.517 | 2.056 | 683 | 1.174 | 501 | 449 | 517 | 108 | 37 |


