Igarotako bidearen kronologia bat
Bandera igoera 2025

Dena prest dago hiriaren festa handirako

Atzera kontaketa laburtzen ari da eta lau egun eskas falta dira hiriko festa handia iristeko. Betiko moldea mantenduko badu ere, berezitasunik ez zaio faltako. Hasieratik, gainera: Xabier Anduaga Urrezko Danborrak oholtzatik abestuko du 'San Sebastian martxa'.

Antiguako sansebastianak
antigua

Betiko indarrarekin eta «bukaera sorpresa» batekin datoz Antiguako jaiak

Gaur hasiko dituzte Antiguako San Sebastian jaiak, ohiko legez, txupinazoarekin eta poteo elegante jendetsuarekin. Berritasun batzuekin eta betiko jarduera arrakastatsuekin, auzo guztiarentzako jaiak antolatu dituzte aurten ere.

san sebastian eguna
Atzera begira

Sansebastianak, 2006: upel hotsek ateak zabaldu zituztenekoa

Hogei urte beteko dira aurten, emakumeek danborradako Plaza Berriko ekitaldi ofizialean parte hartu zuten lehen San Sebastian egunetik. Gaztelubide eta Union Artesana izan ziren aurrekariak, eta, gerora, beste batzuek hartu zuten berdintasunaren aldeko erabakia.

Ohiturak astindu zituen konpromiso kolektiboaren memoria

Hamar urte bete dira Egian 'Euskaraz Bizi Nahi Dugulako’ egitasmoa gauzatu zutenetik; zortzi astez, auzoko eragileek astebeteko txandetan hartu zuten eguneroko bizitza euskaraz egiteko erronka. Euskaraldiaren aurrekarietako bat izan zen egitasmoa.

Hiruki erakusketa

Hiru artista, hiru izaera, hiru mundu ikuskera

Martxoaren 7a arte ikusgai egongo da Cristina Guerrero, Susana Ferreira eta Udane Juaristiren talde erakusketa Okendo Kultur Etxean.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide