Euskal Herriko mugimendu feministak martxoaren 8ko grebaren balorazio orokorra egin du Donostiako Emakumeen Etxean.
Milaka parte hartzaile izan ditu greba feministaren iluntzeko manifestazioak. Antiguako tuneletik abiatu eta Bulebarrean bukatu da. "Alternatiba, feminista da. Iraultza, feminista da. Iraultza gu guztiok gara. Gora emakume* langileon borroka. Gora borroka feminista!", aldarrikapenarekin eman diote bukaera manifestazio jendetsuari.
Ehunka feminista bildu dira Donostiako Bulebarrean mugimendu feministak deitutako elkarretaratzean, feminismoa aldarrikatzeko.
Bulebarreko elkarretaratze jendetsuaren ostean, grebalariek hainbat ekintza aldarrikatzaile egin dituzte udalaren, elizaren eta Inditex enpresaren aurka.
Hiriko beste milaka emakumek bezala, kaleak hartuko dituzte gaur, martxoaren 8an, June Ruiz de Gauna ikasleak (Egia, 2000), Lourdes Pulido pentsiodunak (Loiola, 1958) eta Oneyda Saenz etxeko langileak (Matagalpa, Nikaragua, 1984). Bakoitzak, bere esparrutik eraginez hartu du parte greba feministaren prestaketan.