Oriok eta Hondarribiak astindu dute Kontxako Bandera. Emakumezkoetan, Donostiarra bigarren izan da eta hirugarren Arraun Lagunak. Gizonezkoetan, Donostiarrak seigarren postuari eutsi dio.
Kontxako Banderan arituko dira lehian Patxi eta Igor Frances aita-semeak. Lehena, lehorretik, Tolosaldea traineruko entrenatzaile lanetan; bigarrena, uretatik, Urdaibaiekin arraunean. Gaur egun, euren arraun ibilbideak banatuta daude, baina eskutik ere joan ziren duela urte batzuk.
Oriok nesken estropada irabaztea lortu zuen atzo, baina Donostiarra gertu izan zuen. Estropada amaituta, Nadeth Agirre patroiak egokitzat jo zuen egindako lana.
Estropada garaian festa giroa bizi ohi dute Enbata dendan. Aurten, egoera oso bestelakoa dela nabarmendu du Oihane Oronoz dendako arduradunak.
Ehuneko ehuna eman zuten Hondarribiko gizonek igandeko Kontxako jardunaldian, eta emaitza bikaina lortu zuten. Urko Redondo Hondarribiko arraunlaria pozik zegoen.