
San Sebastian eguna urteko egunik berezienetako bat da donostiar gehienentzat, eta auzo guztietan ospatzen da, danbor eta upel hotsek girotuta. Antiguan are bereziagoa izaten da, orduan egin ohi baitituzte auzoko jaiak, eta danborrada ugarik zeharkatzen baitute auzoa.

2022ko San Sebastian eguneko haur danborrada zeharo desberdina izan da. Erdialdean ez ezik, desfileak egin dituzte hiriko beste hainbat auzotan.

600 partaide izan dira Antiguan egin duten haur danborradan. Auzoko hiribide nagusietan desfilatu dute bost eskolatako konpainiek.

Antiguako elizaren aurrean hainbat bizilagun elkartzen hasi dira eguerdiko ordubatetan eta, pixkanaka festa pizten hasi da.

Egiako eta Groseko bost zentrotako 550 haur inguruk desfilatu dute Groseko kaleetatik.

Aurtengo San Sebastian eguna ez dute berehalakoan ahaztuko Bidebietako bizilagunek. Haur danborrada hiriko erdialdetik kanpoko auzoetara ateratzea estimatu dute guraso askok.