Irrikitaldiak ez du inoiz huts egiten. 'Belle époque'-a gogoratuz, hiriko jauntxo, burges, eta mota guztietako jendilajeen azalean jartzen dira Piratak. Denetariko mozorro, txantxa eta barrabaskeriaz betetzen dira kaleak, ironia, sarkasmo eta txantxekin. Eta kritika politiko nahikotxorekin.
Joselontxos txarangako kideak urtez urte ibili dira Aste Nagusian Donostiako auzoak alaitzen, haien musikarekin. Taldeak hamasei urte beteko ditu aurten, eta aurreko urteen antzera, hamaika emanaldi eskainiko dituzte datorren Aste Nagusi honetan ere. Ander Berzosa (Aiete, 1992) txarangako kideak baieztatu digu jaietarako gogotsu daudela.