
ETSren proiektuak 39,4 milioi euroko hasierako aurrekontua du, eta hiru urteko epean eraikitzea aurreikusten dute. Bi lineek bat egiten duten lekuan garraio aldaketak egin ahalko dituzte erabiltzaileek.

San Joan bezpera desberdina izango da gaurkoa. Konstituzio plazan ez da ekitaldirik izango, eta inon ez dute surik piztuko. Jarduerak Egian, Zubietan eta Amara Berrin egingo dituzte.

Abixi aisialdi taldea sortu dute zenbait gaztek, Amara Berriko haurrei beste aisialdi alternatibo bat eskaintzeko: doakoa, herrikoia, partehartzailea, eta euskalduna. Ainhoa Aldazuri eta Oihana Hermoso begiraleek nabarmendu dute aniztasuna, parekidetasuna, eta hezkidetza sustatuko dituztela. Ekainaren 24an egingo dute lehen jarduera: sorginekin loturiko ginkana bat. Parte hartzeko izena eman behar da, eta begirale bila ere badabiltza.

Haurtxokoak eta Gaztelekuak, ordea, Ferrerias plazako behin-behineko egoitzan jarraituko dute 2019/2020 ikasturte osoan.