
BCCren proiektuaren aurka nekaezin borrokatzen ari diren Uliako auzo elkarteak eta SOS Manteo plataformak herri galdeketa bat egin berri dute, herritarrei Groseko berdegune bakarrarentzat zer etorkizun nahi duten galdetuz.

Mugikorraren erabilera goiztiarraz kezkatuta, Zurriola Ikastolako gurasoek Teknoiz taldea sortu zuten 2021ean, kalteen inguruko kontzientzia piztu eta lehen mugikorra eskuratzeko adina atzeratzeko asmotan. Ondorio larriagoak saihesteko, legez arautzea eskatzen dute.

Erakusketa Elena Cajaraville eta Koldobika Jauregi artisten 77 lanek osatzen dute. Irailaren 5era arte ikusi ahal izango da, eta tarte horretan hitzaldi bat eta bi bisita gidatu antolatu dituzte.

Frantziako Tourreko hirugarren etapan ere hiriko kaleak zeharkatu dituzte txirrindulariek.

Groseko Okendo Alde eremuan eraiki nahi duten Basque Culinary Centerren egoitzaren aurkako protesta egin zuen atzo Ulia Auzo Elkarteak.