
Groseko Jubilatuen Elkartearen Zabaleta kaleko lokalak ez du araudia betetzen. Irtenbide bila hamarkada baino gehiago badaramate ere, alternatiba bideragarririk gabe, ateak ixtea erabaki dute.

Groseko Jubilatuen Elkarteak azaldu duenez, Zabaleta kaleko lokalak ez du araudia betetzen eta udalak ez die haren ordezko alternatiba bideragarririk eman.

Hiriko beste hainbat proiektuk pilatu duten atzerapenarekin alderatuta, erritmo bizian eraiki dute Basque Culinary Center fundazioaren Gastronomy Open Ecosystem (GOE) eraikina.

Osasun zentro berezi bat dago Grosen, «Donostiako osasunaren erreferentziazko gunea» izan nahi duena: NIU ongizate zentroa. Iñigo Garmendia (Irun, 1975) da arduraduna eta K-Stretch hamaka erabiltzen du, beste batzuen artean. Dioenez, «liberazio» kontu bat da, luzaketa kontu bat baino gehiago.

Igandean, Groseko Indarra elkartearen 25. urteurrenaren harira, kirol ekitaldi bat antolatu dute Saguesen; Surfatloia. Klubak arrauna eta korrika nahasten dituen egitasmo prestatu du herritarrentzat.