
Sukaldean aritzen da, liburuak idazten ditu, zineman eta telebistan baita ere... «Saltsero» bat da Xabier Gutierrez (Gros, 1960), dioenez. 33 urte Arzak jatetxeko berrikuntza gastronomikoan, eta beste horrenbeste, gutxienez, idazten; tartean, nobela beltz gastronomikoak. Janariaz, sukaldeaz, literaturaz eta GOEaz aritu gara berarekin, besteak beste.

Minutuak jokatu ahala, golak egiteko gogotsu dago Mirari Uria (Azpeitia, 2003). Realaren puntako aurrelari bakarra da, Edna Imadek urtarrilean kluba utzi zuenetik.

Jon Enparantza donostiarra eta Arantza Zulueta bilbotarra, abokatuak biak, Martuteneko espetxean sartu dira ostegun eguerdian, 13/13 auzian ezarri dizkieten kartzela zigorretatik falta zaiena betetzeko.

Koldo Almandoz zinemagile donostiarrak Nerea Garcia pertsonaiaren inguruan girotutako beste istorio bat kontatuko du.