
2018az geroztik dabil Barrexerka antzerki taldea euskarazko umorea egiten. Bai, umorea, euskaraz. Ahal eta egiten delako umorea euskaraz. Zortzi urteren eta zenbait emanaldi arrakastatsuren ostean, 'Patatekin' ikuskizuna estreinatuko dute gaur, Gazteszenan. Patatekin dena delako hobea, patatekin dena sartzen delako hobeto. Taldeko Mikel Irazustak (Gros, 1996) eta Maialen Sorzabalberek (Antigua, 1996) datorrenaren xehetasun guztiak eman dizkigute.

Donostian, etxebizitzaren arazoa «betidanik» izan dela esaten dute. Etxejabeekin arazoak halaxe izan dira behintzat. 1922ko maiatzean, mugak gainditu, eta maizter batek etxejabea hil zuen kalearen erdian.

1936ko uztaileko altxamendu faxistaren ondoren Gipuzkoa defendatzera etorri ziren borrokalari internazionalisten inguruko ikerketa lan mardula egin dute Aitzol Arroyo historialariak eta Aitor Azurki kazetariak. Gehienak Irungo frontean borrokatu ziren, eta batzuk Donostiatik ere pasatu ziren.

Gipuzkoako hiriburuan erabakiko da lasterketa, hirugarren eta azken etaparekin. Parte hartuko duten ziklisten behin-behineko zerrenda jakinarazi dute.