
Musuzapia eskuan, kaiaren ertz batetik eskua astinduz, itsas barna doan ontzia agurtzen den tankeran despeditu genuen entzuleok pasa den igandean 87. Donostiako Musika Hamabostaldia, Zurriola ertzeko harri koskorren gisara, uraren magalean kokatzen diren bi kuboetan.

Jaialdiaren balorazio ona egin du Musika Hamabostaldiak, baita hurrengo urterako aurrerapen bat egin ere: Xabier Anduaga tenore donostiarra itzuliko da.