
Asteburuan, ezohiko egoera bat eman da Donostian, bi blues kontzertu egon baitira Altxerrin, bi talde gipuzkoarrenak: The Wilsons Organ Triok jo zuen larunbatean eta The Fake Cousinsek igandean. Jendez bete zen Parte Zaharreko kontzertu areto historikoa, halako musika taldeek eta zaleek areto txikiak ezinbestekoak dituztela argi utziz, beste behin ere.

Gobernu Batzordeak astearte honetan esleituko ditu lanak, 1,2 milioi euroko kostuarekin eta zazpi hilabeteko egikaritze epearekin.

Urtarrilaren 14an hasiko da Tabakaleran Nosferatu ziklo berria, Billy Wilder zuzendariari eskainia, 'Sunset Boulevard' (1950) filmaren proiekzioarekin.

Gipuzkoa Basketek ere irabazi egin du, Illunbeko azken partida. Realeko mutilek, berriz, azken unean eskuratu dituzte hiru puntuak, eta neskek berdindu egin dute. Bera Berak eta Txuri Urdinek ere irabazi dute.