
Historia onartuaz gain, hiri guztietan badira bestelako istorioak, egiaz gertatu diren ebazten zailak. Gau Beltzaren atarian, berresten zailak diren zenbait pasarte berreskuratu ditugu, Donostiako txokoren batean haren lekuko izan direla baieztatzen dutenek esanak.

30 urte betetzear da Arcco Amara merkataritza gunea. Hain zuzen ere, 1996an ireki zuten, eta gorabehera askori aurre eginda mantendu dute zabalik.

26 eta 55 urte bitarteko bederatzi lagunek osatzen dute Bilintxi Balantxa bertso eskola. Bertan, ez dute bertsotan erakusten; bertsotan jarduten dira. Bilintx Saria antolatu dute oraingoan, Donostiakoak diren edota bertan bizi direnentzako «plaza» gisa.

Hicham Badraouik (Kasba Tadla, Maroko, 1986) dio oso mainatsua dela, «‘manitas’» bat: mekanikoa da, metalarekin lan egin du, egurrarekin, iturgin gisa, elektrizitatea eta elektronika ikasten ari da... eta soroslea ere bada. Horregatik, argi dauka zer egin nahi duen Donostian: «Lan egitea gustatzen zait». Dena ez da lana izango, ordea, eta hiriko arlorik onenetako bat ezagutu du aurten: jaiak.