
Sareetan zabaldutako bideo baten bidez, emakume bat mehatxatu dute Desokupacyl enpresako bi jazarroik.

Harrigarria da Klara Badiolaren gaztetasuna (Parte Zaharra, 1953). 40 urtetik gora aktore lanetan, eta, oraindik, pasio izugarriz hitz egiten du arteaz, oholtzaz, kideez. Euskal Herriak populturarik balu, 1980ko hamarkadako izarra litzateke Badiola. Zorionez, ordea, oinak lurrean eta bihotza eskuan duela jarraitzen du lanean. Oraintxe, 'Desobedienteak 18/98' antzerki obrarekin. Eta etorkizuna, oraingoz, antzerkiari lotuta.

Otsailaren 22an ehun urte beteko dira Loiolako kuartelak inauguratu zituztenetik. Lau urte behar izan zituzten eraikitzeko, eta 1926an izan zen inaugurazio ekitaldia. Alfonso XIII.a Espainiako erregeak eta haren ama Maria Kristina erreginak parte hartu zuten, besteak beste.

Loiolako Elizalde tabernan, muztioaren eta txipiroi broxetaren bueltan, Nagore Garmendia Artano (Loiola, 2002), kazetaria eta idazlea, bere lehen poesia liburuaz eta heldutze prozesuaz aritu da. Kantauri itsasoaren antzera, olatuen talkez, doluaren eta maitasunaren arteko bizipenak gordin jorratzen ditu ‘Donde las flores duelen’ argitalpenean, euskarazko eta gaztelerazko poemetan.

Kandelario eguna pasatuta, bihar aterako dira kalera Donostiako kalderero gehienak eta, etzi, Kresala elkarteko inude eta artzainak.

Realeko emakumezkoen taldeak Badalona hartuko du gaur Zubietan, kopako fina-laurdenetako partida bakarrean (19:00).

Reala hirugarren aldiz jarraian sailkatu da finalerdietara, atzo Alaves kanporaketa zoro batean gaindituta (2-3).