Donostia Bertsotan
Donostiako saio hau erreferente bihurtu da bertso zirkuituan: lekua ederra izateaz gain, bertaratzen den entzulearekin saio beroa, atsegina eta goxoa irteten da.Hargatik da berezia Lugaritzekoa. Aurten oholtzan egongo diren bertsolariak hauek dira: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Igor Elortza eta Unai Agirre. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Saroi Jauregi arituko da.
Gonbidapenak azaroaren 30etik aurrera jasotzeko aukera Lugaritz Kultur Etxean (16:00-20:30).

