Elikagai Ekologikoen Azoka
Hilak 5ean, larunbata, Elikagai Ekologikoen Azoka Donostian egingo da 10:00etatik 14:00ak arte, tokiko eta gertuko ekoizpen ekologikoa herritarrengana hurbiltzeko helburuarekin. Biolur elkarteak antolatu du azoka, Donostiako Udalaren eta ENEEK-Ekolurra Kontseiluaren laguntzarekin. Azoka hauek salerosketarako guneak baino askoz gehiago direla argudiatu du Biolurrek: “Tokiko ekoizleen lana ezagutarazteko, herritarren eta ekoizleen arteko harreman zuzena sustatzeko eta elikadura burujabetzaren aldeko eredua indartzeko topaguneak dira”.

