Eskifaia kofradiaren inauteriak
Inauterietan murgilduko da Donostia asteburuan, eta Donostiako Piratetako Eskifaia gazte kofradiak bere egitarau propioa antolatu du larunbaterako (hilak 14). Mozorrotzeko gaia ere zehaztu dute: marrazki bizidunak. Edozeinek hartu dezake parte festan, eta, gainera, mozorro onenarentzat saria egongo da.
Easoko frontoian (Amara) ospatuko dute inauteria Eskifaiakoek: 12:00etan, trikipoteoa; 14:00etan, bazkaria —txartelak Herria tabernan daude salgai, 10 euroan—; 15:30ean, bingo musikatua; 16:30ean, desfilea eta sari banaketa; 17:00etan, DJ autogestionatua eta, 20:00etan, trikibuelta Parte Zaharrera.

