Ibilaldia Auditz Akularren
Altzako Auditz Akular eremua “ezagutzeko” ibilaldia antolatu dute biharko (hilak 8); 17:30ean abiatuko dira, Tomasene Kultur Etxetik, eta deialdi irekia egin dute, edonork parte hartu ahal izan dezan. Hainbat eragilek antolatu dute egitasmoa: Altza XXI Herri Ekimenak, Kinka Autonomoen Sareak, Txerrimuño gaztetxeak, Urumeako Mendiak Bizirik plataformak, Planeta eragileak eta Baserritar Bilguneak.


