Musikaren Eguna
Gaztea irratiak Musikaren Egunaren bigarren edizioa egingo du urriaren 11n Tabakaleran, eta hamabi ordu inguruko egitaraua izango du. 11:30etik aurrera, Euskal Herriko hainbat musika taldek eta bakarlarik joko dute Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko aretoetan. Besteak beste, Zeatikez, Belako, Tatta, Lukiek, Ane Lukin, Esanezin, Aimarz, XSakara, Kattalin eta Nenufarrak, BARRRK, Garazi Esnaola eta Herenegun izango dira programan.
Egitarauan beste hainbat proposamen ere izango dira, tartean Niña Coyote eta Chico Tornado, Libe Kortazar & Jon Basaguren, Apotheke 90, GAR, Mugan, Burutik, Silitia, Nhil, Mr.luken, RTZ eta Indigo. Antolatzaileen arabera, kartelak Euskal Herriko musikaren hainbat estilo eta belaunalditako artistak bilduko ditu, popa, rocka, musika elektronikoa eta proposamen urbano eta alternatiboak barne. Kontzertu bakoitzak ordu erdiko iraupena izango du.

