Sagar Uzta festa Katxolan
Katxola baserriaren eta Miramongo sagastiaren inguruan ospatuko duten bigarren urtez Sagar Uzta festa. Jardunaldia 10:30ean hasiko da, baserrian, eta aurkezpena egin ondoren 11:00etan Miramongo sagastira joango dira parte hartzaileak sagarrak jasotzera. Bertan Lantxabek sustatutako Rosario proiektuaren bidez landatutako 253 sagarrondo daude.
Sagar bilketa egin ondoren, sagarrak txikitu eta prentsatu egingo dira, tolare eramangarri batean. Hala, muztio egin berria lortuko dute ondorengo mokadutxoarekin hartzeko. Mokadutxoa hartu artean Ezeiza ahizpak arituko dira trikitixa jotzen.

