Udaberriko Festa Ulian
Uliako Lore Baratzak taldeak Udaberriko Festa antolatu du igande honetarako Uliako Mintegien Parkean, “urte osoko lana ospatu, proiektua ezagutarazi eta udari ongietorria emateko”. Egun osoko egitaraua prestatu dute, 10:00etatik 18:00etara, askotariko jarduerekin: yoga, dantza, haurrentzako jolasak, musika, proiektuaren hamar urteko ibilbidea jasotzen duen dokumentalaren proiekzioa, bisita gidatua parketik eta, noski, jateko eta edateko aukera ere eskainiko dute.

