Uliako Auzo Elkartea 1975an eratu zuten. Auzoari eragingo zion proiektu bat geldiarazteko piztu zen mugimendua izan zen bere hazia, eta bide beretik jarraitu du ondorengo bost hamarkadetan ere. Ingurua itxuraldatuko zuten mehatxu ugari gelditu badituzte ere, elkarteko kideei noizean behin galtzea ere egokitu zaie. Borrokan jarraitzeko grina, ordea, bere horretan mantentzen dute.
Amara Berri auzo elkarteko kideak pozik agertu dira mozio bateratuarekin, baina uste dute PSE-EE «beldurra» sartzen ari zaiola EAJri, lan horiek, Jaurlaritzaren ordez, Donostiako Udalak ordaindu behar dituela esanez.
Astelehenean, 40 urte beteko dira Joseba Sarrionandia eta Iñaki Pikabea presoek Martuteneko kartzelatik ihes egitea lortu zutenetik. Egiako pisu batean izan ziren ezkutaturik bi iheslariak, eta oraindik milaka eztarrik abesten dute «kristoren martxa dabil!».
Astelehenean (hilak 30), 30 urte beteko dira Rosa Zarra 58 urteko donostiarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zenetik. Hiru hamarkadotan, bertsio ofizialak esan du «heriotza naturala» izan zela Zarrarena, haren familiak, Ales Elosegi mediku nefrologoak eta gizartearen zati handi batek zioenaren aurka. Aurten, ordea, Eusko Jaurlaritzak aitortu du Zarra pilotakadaren ondorioz hil zela. «Pozik» daude senideak eta medikua, baina gabezia nabarmen bat salatu dute: ondoren eraiki zuten gezurraren inguruan ezer ez esatea.
Estereotipoak desmuntatzeko manerarik hoberena, jendea ezagutzea da. Koloretako hijab ederra buruan, umorez eta zorroztasunez hitz egiten du Dinak, Erdialdeko bizilagun egiptoarrak. Atzerritarren Legeak bakerik ematen ez dien arren, pozik bizi da Donostian, eta horixe nahi du bere seme-alabentzat.
Urteroko ilusioarekin eta jarduerekin heldu dira Añorgako Karmengo jaiak, baina bi asteburutan egiten zutena bakarrean egingo dute aurten: zikiroa, oilasko biltzaileak, Mozorro Festa, eta abar. Berritasun batzuk ere prestatu dituzte.
1960tik 2010era «euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen» inguruko herriz herriko txostenak osatu zituen Eusko Jaurlaritzak. 50 urte horietan talde armatu hainbatek zein segurtasun indarrek eragindako hildakoak jaso zituen horrela. Badira, ordea, txostenetik kanpo dauden hildako biktimak ere.
Igandean, Groseko Indarra elkartearen 25. urteurrenaren harira, kirol ekitaldi bat antolatu dute Saguesen; Surfatloia. Klubak arrauna eta korrika nahasten dituen egitasmo prestatu du herritarrentzat.
Gaur botako dute txupinazoa, eta, igandera bitarte, jai giroan murgilduta egongo dira Altzako Buenavista auzunean. Jai gazteak dira, baina, pixkanaka, auzotarren artean errotzen ari dira.
Ekaina da, eta horrek gauza bakar bat esan nahi du Herreran: jaiak hastear direla. Hilaren 21eko San Luis egunaren bueltan antolatzen dituzte festak, baina hiru asteburuz disfrutatuko dituzte aurten ere, auzoa horrenbeste alaitzen duen jai giroa ahalik eta gehien luzatzeko.
Intxaurrondoko Otxoki baserrian jaioa, bolari iaioa eta bertsolari fina zen Patxi Lazkano. Penaz ikusi zuen nola bota zuten bere jaiotetxea, eta bere bertso ezagunenak eskaini zizkion.