Donostiako Triatloiari buruz
San Joan sua usaintzen dugularik, triatletak badakigu “gure” urteroko hitzordua iritsi dela. Baina, aurten ere, su eman diote gure triatloi kuttunari, Donostiakoaz ari naiz, 35 aldiz ospatu dena. Zeren eta iaz ez zen egin, baina zenbaitek osatu genuen. Donostian futbola noski, arraunketa nola ez, ziklismo-txirrindularitza ezin falta eta kirol ia denak birpasatzen baditugu topatuko dugu ekitaldiren bat. Baina abdea jarraituaz egiten badugu, surfa pasa ondoren adibidez, trabatu egingo gara, ezin triatloia antolatu. Donostiako Udalak dioenez, Hondartza sailak ez du horrelako ekitaldirik baimenduko Donostiako hondartzetan. Triatloia da baimentzen ez den bakarra? Denak lehiatzen, gu zergatik ez? sutan gaude. Zein da errezeta? Guri plazebo-zaplastekoa eman digute.