Donostiako Emakumeen 16. Triatloia babestu du IRUTXULOKO HITZAk
Ismene Mendizabal Donostiako Atletikoko komunikazio arduraduna eta Aizpea Aizpurua IRUTXULOKO HITZAko publizitate arduraduna.Andrea Bosch Donostiako Emakumeen 16. Triatloia babestu du IRUTXULOKO HITZAk, euskararen, komunitatearen eta emakumeen* kirolaren aldeko aldarrikapena baita Donostiako Atletikok antolatu duen triatloia.
Ekainaren 27an, larunbatean, ehundaka emakumek, “izaera irisgarrian eta jai giroan”, 300 metroko igeriketa, zortzi kilometroko txirrindularitza eta bi kilometroko oinezko lasterketa osatu beharko dituzte.
IRUTXULOKO HITZAko harpidedunen artean dortsala zozkatu egin da, eta hedabideak 300 papereko poltsa eman dizkio kirol elkarteari, larunbatean dortsalak banatu ahal izateko. Keinu xumea da, baina guretzat esanahi handikoa: Donostiako kirol ekitaldietan presente egotea, euskarari ikusgarritasuna ematea eta hiriko kirol komunitatearekin harremanak sendotzea.
Albistea osorik irakur dezakezue Nagore Garmendia kazetariaren eskutik, eta astelehenean argazki galeria izango duzue ikusgai.

