IRUTXULOKO HITZAren 'Atzera begira' atala, Euskadi Irratian
Maitane Aldanondo Gabilondo kazetaria, Euskadi Irratian.Andrea Bosch Alfaro IRUTXULOKO HITZAk tarteka beste hedabideetako deiak jasotzen ditu, euren programetan edo ataletan parte hartzeko gonbidatuz. Euskadi Irratiak hala egin du ere, eta Faktoria programatik jaso du Maitane Aldanondo Gabilondo kazetariak gonbidapena. Maider Segurola eta Aitor Urkolaren eskutik, Aldanondo Atzera begira atalerako idatzitako bi erreportajeren inguruan mintzatu da.
Zehazki, Mirakontxan zegoen La Fe kare fabrikari buruz hitz egin du, hura zegoen lurretan altxatako Gure Baitha etxea bota izanaren aitzakian, eta fabrika batetik bestera, Lagarto xaboia ekoizten zuen La Providenciari ere tartea egin diote.
Jarraian, Maitane Aldanondoren Atzera begirako bi erreportajeak:
Luxuzko etxeek estali zuten hiriko lehen industrietako baten aztarna
Muskerdun xaboi pastillaren mende luzeko bidaia, Donostia abiapuntu

