Kazetaritzari buruzko hitzaldia, Xabier Zubiri Manteo BHI institutuan
Nagore Garmendia kazetaria, Zubiri Manteo BHI institutuko klase batean.Aizpea Aizpurua Kazetaritzari buruzko hitzaldiak eskaini dituzte IRUTXULOKO HITZAko langileek, Xabier Zubiri-Manteo BHI institutuan. Tokiko euskarazko hedabideak dituen 21 urteetako ibilbidea azaldu, eta tokiko kazetaritzak duen eraginaz eta garrantziaz aritu dira.
2. DBHko lau klaseekin egon dira perfil ezberdinetako langileak; hala nola, Nagore Garmendia kazetaria, Aizpea Aizpurua komertziala, Andrea Bosch marketin arduraduna eta Naike Usabiaga kudeatzailea. IRUTXULOKO HITZAn egiten duten lana partekatu dute ikasleekin eta hiriaren gaineko gazteen ikuspuntua jarri dute erdigunean. Hala, hedabide batek dituen lanpostu eta eginbeharrak azaldu ahal izan dituzte, langileen bizipenen eskutik.
Komunitatea zaintzea eta sendotzea da hedabide honen egitasmo eta xede nagusienetako bat, eta auzoetan dauden hezkuntza zentroetan egotea da hiria bera, auzoetatik ezagutzea, eta hortaz, etorkizunean lanean jarraitu ahal izatea, gazteen begirada erdigunean jarriz.
Kazetaritza tailerrak
Hala, hedabideko langileak Herri Ametsa ikastolan egon ziren pasa den apirilean, kazetaritza tailerra eskaintzen 3.LHko ikasleei. Elkarrizketa bat egiten ikasi zuten, ikastolako langileekin, eta ostean, beraien piezak maketatu eta aurkeztu zituzten.

