2022ko San Sebastian eguneko haur danborrada zeharo desberdina izan da. Erdialdean ez ezik, desfileak egin dituzte hiriko beste hainbat auzotan.
600 partaide izan dira Antiguan egin duten haur danborradan. Auzoko hiribide nagusietan desfilatu dute bost eskolatako konpainiek.
Antiguako elizaren aurrean hainbat bizilagun elkartzen hasi dira eguerdiko ordubatetan eta, pixkanaka festa pizten hasi da.
Erdialdean zeuden aurtengo haur danborradako foku nagusiak, bertan desfilatu baitute Orixe ikastetxeko danbor nagusi Lorea Arrietek eta Mundaiz ikastetxeko pertsonaiek.
Egiako eta Groseko bost zentrotako 550 haur inguruk desfilatu dute Groseko kaleetatik.
Aurtengo San Sebastian eguna ez dute berehalakoan ahaztuko Bidebietako bizilagunek. Haur danborrada hiriko erdialdetik kanpoko auzoetara ateratzea estimatu dute guraso askok.
Hemen duzu IRUTXULOKO HITZAk antolatu duen joko berria. Aurten ere, San Sebastian egunari buruzko 12 galdera prestatu ditugu, Donostiarrontzat hain berezia den egun honi buruz zenbat dakizun erakusteko, eta bide batez, gauza berriak ikasteko ere!
Parte hartzeko epea:
urtarrilaren 14tik 21era, 20:00ak arte.
Saridunak:
Parte hartzeko epea amaitu da.