2 mintzodromo Euskararen Egunean
Hitzez hitz, ahoz aho
Aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunean, abenduaren 3an, euskararen erabilerak duen garrantzia nabarmendu eta mintzapraktika sustatzeko, Donostian sortu eta garatu diren egitasmoak ezagutzera eman nahi dira: Mintzalaguna, Mintzanet eta Mintzodromoak. Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea, Donostiako euskaltegiak, Euskara Zerbitzua, eta San Telmo museoarekin elkarlanean antolatzen da Mintzodromoa. Oraingoan, 2 txandetan parte hartzeko aukera izango da; 10:00etan eta 17:00etan.
Parte hartzera animatuz gero, jarri gurekin harremanetan mintzalaguna@bagera.eus helbidera mezu bat bidaliz edo 943005074 telefono zenbakira deituz.
Parte hartzaileekin aritzeko laguntzaileak behar izaten ditugu, beraz, aukera baduzu ez izan zalantzarik eta izena eman!