Bikografiak
Bi ibilbide elkarrizketan
Bi parte hartzaileen biografien errepasoa izango da Bikografien saioaren ardatza. Bakoitzaren alde publiko/ezagunaz gain, beren bizitzen inguruan solastea da ideia. Biografian hizkuntzekiko harremanak beren bizitzan izan duen bilakaerari arreta berezia eskainiko zaio. Anekdotak, gertaera xelebreak, bizipenak … Elkarrizketa informal hauen bidez, hizkuntzak herritarren bizitza pertsonaletan eta eguneroko bizitzan duten isla jarri nahi dugu agerian.
Gonbidatuak: Haizea Nuñez (abokatua) eta Beñat Gaztelumendi (bertsolaria).
Gidari lanetan Lander Arbelaitz kazetaria arituko da.
Eguna: urriak 17
Ordua: 19:00
Lekua: Tobacco Days liburudenda (Tabakalera).

