IRUTXULOKO HITZAn San Sebastian egunaren jarraipen zabala egin dugu: ekitaldi ofizialak, bandera igoera eta jaitsiera, haur danborrada eta auzoz auzoko danborradak. Egunaren laburpena egin dugu, minutu pasatxoko bideo batean.
Biharamunean, San Sebastian egunaren balorazio "positiboa" egin du Eneko Goia alkateak.
Urte osoan zehar itxaron ostean, bukatu da dagoeneko 2025eko San Sebastian eguna. 24 ordu bizi eta sutsu izan dira; askori laburra egingo eguna eta beste batzuei luzea, baina alde batekoentzat zein bestekoentzat bukatu da. Gutxiago gelditzen da 2026ko sansebastianetarako.
Berako Joseba Larratxe marrazkilariak egin du 2025eko danborradaren kartela.
Hemen duzu IRUTXULOKO HITZAk antolatu duen joko berria. Aurten ere, San Sebastian egunari buruzko galderak prestatu ditugu, donostiarrontzat hain berezia den egun honi buruz zenbat dakizun neurtzeko, eta bide batez, gauza berriak ikasteko.
10 galderetatik 6 baino gehiago asmatzen badituzu, zuzenean zozketa batean sartuko zara, eta sari hauek irabazi ditzakezu:
IRUTXULOKO HITZATIK IRABAZLEEKIN HARREMANETAN JARRIKO GARA