
Urrezko Danborrari esker, inoiz egin ez duen moduan ospatu du San Sebastian eguna. Tenore gisa jaso du aitortza eta duen talentua erakutsi du Xabier Anduaga Martinezek.

Aurtengo urtarrilaren 20ko balorazioa egin du Jon Insausti alkateak, eta “bereziki hunkigarria, jendetsua eta eredugarria” izan dela esan du.

Isildu dira danborrak eta upelak, eta amaitu da beste San Sebastian egun bat. 24 ordu zaratatsu eta bizi izan dira hirian, bere festa nagusian. Milaka haur eta helduk kalez kale zabaldu dituzte martxak eta doinuak, jai giroa auzo guztietara eraman duten 167 danborradetan; askoren gozamenerako, eta zergatik ez, batzuek nekerako ere.

Hemen duzu IRUTXULOKO HITZAk antolatu duen joko berria. Aurten ere, San Sebastian egunari buruzko galderak prestatu ditugu, donostiarrontzat hain berezia den egun honi buruz zenbat dakizun neurtzeko, eta bide batez, gauza berriak ikasteko.
10 galderetatik 6 baino gehiago asmatzen badituzu, datuak bete, eta zozketa batean sartuko zara, eta sari hauek irabazi ditzakezu:
*IRUTXULOKO HITZA harremanetan jarriko da irabazleekin sariak jasotzeko. ZORIONAK!
Parte hartzeko epea bukatu da.