
Urdin, hori, gorri
Lurrak ura irentsi du eta hustu egin da. Zerura begira jarri eta bidai sakon baten ostean eguzkia ukitu dut. Ez naiz erre.

Beti bada beste bide bat
“Aukeratu gustuko duzun leku bat eta bertan egon hiru minutuz, ezer egin gabe”. Instrukzio hau entzun eta bete egin genuen igande eguerdian Tabakalerara gerturatu garenok Neri(H)ari/Myriam Perez Cazabonen 'Entzuten nauzu?' proposamena bizitzera. Saiakera gorpuztu honi hasiera emateko ez-akzio ederra.


