«Donostiarrak kanporatzen ari da etxeen prezio garestia»
Bizilagunekin plataformako Elena Ramirez eta Asier Basurto elkarrizketatu ditu 'Berria' egunkariak. Donostian "etxe larrialdi bat" dagoela nabarmendu dute, eta gaitzetsi egin dute hiriko turismo ereduak bultzatu duen espekulazioa.
Amara Berriko Eguna izango da urriaren 23a: auzotarrak biltzeko eguna
Auzoko hainbat eragilek eta elkartek euren burua aurkeztuko diete auzotarrei, Armeria plazan. Topagune moduko bat izango da, auzoko eragileen eta auzotarren arteko harreman sareak sortzeko.
"Itsasontzi bat ez da inoiz demokrazia bat: hori argi dago"
Historialaria, urpekaria, itsasontziko kapitaina, ikerlaria eta abenturazalea da Maria Intxaustegi: finean, itsas arkeologoa da. Munduko ozeano guztietan nabigatu du, eta ur azpian dauden misterioak ikertzea du ofizio. 'Bark Europa' itsasontzian, bidaiariak nabigatzen jartzen ditu, eta Antartikaraino joaten dira. Otsailean itsasoratuko da berriz.
"Beste auzoetan badaude auzo elkarteak, baina Erdialdean hutsune hori genuen"
Erdian Bizi elkartea sortu dute: Erdialdeko bizilagunen auzo elkartea. Kontxu Zaragueta, David Ortega eta Pilar Braceras elkarteko kideak dira, eta trafikoarekin dauzkaten arazoak eta ekipamendu falta salatu dituzte. "Eraikitzaileak" izateko asmoa daukate.