"Oraindik jende askok ez du ezagutzen taberna hau"
Edari bat edo aperitiboa lasai hartu nahi dutentzako xarma handiko lekua izan da, eta horregatik izan ditu Iñaki Getariak bezero fidelak 27 urte hauetan. Orain, ordea, agur esateko garaia iritsi dela erabaki du.
Ander Arzelus 'Luzear' idazle eta kazetaria omenduko dute haren senideek
Martuteneko etxe berrienetako plaza batek haren izena du, eta han egingo dute ekitaldia, maiatzaren 27an.
Parte Zaharreko bizilagunek lo egiteko eskubidea aldarrikatuko dute performance baten bidez
Clown eta aktore batzuek parte hartuko dute; sudur gorria eta pijama jantzita, kalera aterako dira adierazteko etxean ezin dutela lo egin.
Javier Bardem aktoreak jasoko du Donostia sarietako bat
Aurten 30 urte beteko dira Zinemaldian lehen aldiz parte hartu zuenetik. Aktorea Bigas Lunas zuzendariaren 'Huevos de Oro' filma aurkeztera etorri zen, eta, geroztik, harreman estua izan du jaialdiarekin.
75 urte bete ditu Antiguako pilota txapelketak
Sukia kaleko Carmenolo tabernan bildutako pilotazale batzuek sortu zuten. Geroztik, frontoia eta auzoa zalez bete ohi da udan. Urtemugaren harira, bi argazki erakusketa eta Jose Mari Iriondoren ‘Pilota eta bertsoak’ liburua aurkeztuko dituzte.
Miserikordiako bizilagun eta dendariek kale seguruago bat nahi dute
Kalea oinezkoentzako gune bihurtzeko eta argiztapena hobetzeko eskatu dute, eta kanpaina bat abiatu dute euren aldarrikapenak ikusgarri egiteko.
Añorga berdea nahi dute
Dozenaka bizilagunek bat egin dute Haritzalde Naturzaleen Elkarteak Añorga Txikin egin duen zuhaitz landaketarekin.