Albiste irakurrienak
‘Tabuak hautsi nahi dituzte’
Lau urte betetzear zela, Altzako Markel Jimenez minbiziaren ondorioz zendu zen, 2014an. Iaz, bere omenez, Markel Txapeldun izeneko memoriala egin zuten bere auzoan. Aurten ere egin dute, eta elkartasunezko ekitaldi honen atarian erreportajea argitaratu genuen, Jimenezen gurasoak eta Altzako bizilagun batzuk elkarrizketatu ondoren. Albiste ikusiena izan da.
«Plazera ahalduntze tresna bat dela uste dugu»
Festak, generoa eta feminismoa ditu ardatz Miren Guillo antropologoak koordinatu duen liburuak. Norbanako eta kolektibo ugarik hartu dute parte, tartean, Idoia Trenor Bilgune Feministako kideak. Biekin elkartu eta elkarrizketa batean luze eta zabal kontatu ziguten argitalpen honetan jasotakoa.
‘Erraustegiaren aurkako eguna, iruditan’
Erraustegiaren Aurkako Egunaren kronika egin genuen joan den larunbatean. Iruditan eta bideoan bildu genituen mobilizazioaren irudi onenak.
‘Berri Txarrak taldeak kontzertua emango du Dokan’
Berri Txarrak taldea Donostian izango da ekainaren 13an. Doka antzokiak asteartean iragarri zuen kontzertua, eta bi orduan agortu ziren sarrerak.
‘3.000 lagun baino gehiago elkartu dira II. Markel Txapeldun Memorialean’
Altza laranja kolorez tindatu zen igandean. Haur minbizia dutenekiko elkartasuna adierazi eta kontzientzia pizteko Markel Txapeldun Memoriala egin zuten, bigarren urtez jarraian. Bildu zuten diru guztia Aspanogi elkartearentzako izango da.
«Talde oso jatorra dugu, gehiago ezin dut eskatu»
Donosti Berri Txirrindulari Eskolak 25 urte bete ditu. Xabier Muruzabal entrenatzailea elkarrizketatu genuen joan den astean.
Asier Basurto: ‘Aldapan gora’
Euskara eta gazteen inguruko gogoeta interesgarria idatzi du Asier Basurto soziologoak eta Bagera elkarteko kideak.
Polloe hilerria, ikuspegi artistikotik
Tabakalerako Hezkuntza saileko Eskola Aldiriak deialdiaren barruan, HilHerriBizi proiektuan murgildu dira Lauaizeta ikastolako ikasleak. Ekainaren 21ean festa bat egingo dute.
Denen gustura egindako jaiak
Festak bizitzeko eta antolatzeko mila modu daude. Azken urteetan ahalegin berezia egin da eraso sexistei aurre egin eta denentzat gozagarriak izango diren espazio seguruak sortzeko.
Larratxoko jaiek badute kartela eta egitaraua
Xabi Medrano auzotarrak marraztu du aurten ere Larratxoko jaietako kartela. Nahiz eta diseinu grafikoko ikasketak egin, ilustrazioa ez du ogibide. Halere, nabari da zainetan daramala marraztea eta sortzea. Eta jai batzordeko kide ere badenez, ongi ezagutzen ditu auzoko jaiak eta parte hartzaileak. Jaietako ekitaldiak eta jaietan ibili ohi den jendea irudikatu du 2017ko Larratxoko jaien kartelean. Larratxo jaietako azken hiru kartelak egin ditu Xabi Medranok; aurtengoa, laugarrena da. Hurrengo astean hasiko dira Larratxoko festak, ekainaren 8an. Hiru eguneko egitaraua jada prest dute Larratxokoek:
IRUTXULO.HITZA.EUS webgunean, honakoak izan dira azken zazpi egunetan bisita gehien jaso dituzten albisteak.