Albiste irakurrienak
‘BageralakoNorFest, arrakastatsua’
Joan den larunbatean BageralakoNorFest jaialdia egin zuen Bagera elkarteak Parte Zaharreko Guardetxean. Elkartearen 25. urtemugaren harira ospatu zuten jaia eta giro bikainaz gozatu zuten. Irutxuloko Hitzak festan egindako argazki bilduma erakutsi du, eta webguneko albiste irakurriena izan da.
‘Euriari aure egin dio AB Krosak’
Ederki erantzun zioten eguraldi kaxkarrari IV. AB Krosako partaideek. Probestu plazan hasi eta bukatu zen lasterketa, euripean, baina festa giroan blaitu ziren bizilagunak.
‘Markel Ormazabal: Zubietako janzteko zurien narratiba’
Zubietan erraustegiaren aurka egindako mobilizazioaren harira idatzi zuen iritzi atalean Markel Ormazabal kolaboratzaileak. Azkar zabaldu zen sare sozialen bidez, eta irakurrienetakoa izan da.
‘Antiguako San Joan jaiek dantzan jarriko dituzte bizilagunak’
Antiguotarrak dantza taldeak San Joan jaietako egitaraua prestatu du. Kontzertuak, antzerkia, haurrentzako ikuskizunak, euskal dantza… Larunbat honetan hasi eta San Joan bezpera arte auzo guztia dantzan jartzeko moduko programa egin dute. Gazte Eguna ospatuko dute larunbatean, pixkanaka jarduera gehiago programatzen hasiko dira. Webgunean egitaraua osoa jaso du Irutxuloko Hitzak, eta bisita asko izan ditu.
‘Pisu turistikoek hiriko alokairuak garestitzea ekarri dute’
Joan den asteko astekarian presio turistikoa izan zen gai nagusia. Besteak beste, alokairuaren garestitzea ekarri du turistifikazioak. Pisu bila dabiltzan bi donostiarren testigantzak izan dira erreportaje nagusiko irakurrienak.
‘25.000 euro bildu dituzte Markel Txapeldun Memorialean’
Inoiz baino jende gehiago elkartu zen –4.000 inguru– II. Markel Txapeldun Memorialean, eta denen artean 25.035 euro biltzea lortu dute. Minbizia duten umeen gurasoen Aspanogi elkarteari emango diote bildutako dirua.
IRUTXULO.HITZA.EUS-en, azken zazpi egunetan bisita gehien jaso dituzten berriak.