Igarotako bidearen kronologia bat

Arrokako frontoia eraitsi du udalak

Azaroan jakin zuten bizilagunek udal gobernuak bota nahi zuela; martxoan partaidetza prozesu baten bidez erabaki zuten frontoiaren etorkizuna

arroka_eraitsita

Arrokako frontoia zeharo botata. (Argazkia: Pello Basurko)

Amarako Arroka kalean dagoeneko ez dago frontoirik. Donostiako Udalak abuztuan eraitsiko zutela baieztatu zuen, eta horrela izan da. Atzo ekin zioten makinekin pilotalekua eraisteari, eta behin botata obra-hondakinak jasotzen ari dira. Frontoia zegoen lekuan plaza bat egingo dute, auzotarrek martxoan egindako partaidetza prozesuan horrela erabakita. Arrokako frontoiaren afera hurbiletik jarraitu du IRUTXULOKO HITZAk, eta pasa den urteko azarotik egun arte gertaturikoen kronologia modukoa irakurri daiteke jarraian:
  • Azaroak 7: San Bartolome hirigintza plana aurrera eramateko Arroka kaleko frontoia desagertzeko arriskuan zegoela adierazi zuen Amara Bai auzo elkarteak. Albistea irakurri.
  • Azaroak 11: Arrokako frontoiaren etorkizuna jakiteko elkartzen eta biltzen hasi ziren Amarako bizilagunak. Erreportajea irakurri.
  • Azaroak 15: Amara Bai auzo elkartea Arrokako frontoiaren aldeko sinadurak biltzen hasi zen. Albistea irakurri.
  • Azaroak 18: Amarako urbanizazio proiektutik kanpo utzi zuen udal gobernuak Arrokako frontoia. Albistea irakurri.
  • Azaroak 22: Amarako bizilagunek Arrokako frontoirako proposamen bat aurkeztu zuten. Albistea irakurri.
  • Azaroak 29: Arrokako frontoiaren inguruko partaidetza prozesu bat egingo zela iragarri zuen Eneko Goia alkateak. Albistea irakurri.
  • Abenduak 2: Arrokako frontoiaren prozesuan bizilagun guztiek erabakitzeko ahalmena eskatu zuen Amara Bai elkarteak. Albistea irakurri.
  • Urtarrilak 3: Donostiako Udalak iragarri zuen Arrokako prozesua nola egin aztertzen ari zela. Albistea irakurri.
  • Urtarrilak 4: Amara Bai elkarteak Arrokako frontoiaren aldeko 960 sinadura aurkeztu zituen. Albistea irakurri.
  • Otsailak 15: Arrokako partaidetza prozesua otsailaren 21an abiatuko zela iragarri zuen udalak. Albistea irakurri.
  • Otsailak 17: Amara Bai elkarteak Arrokako prozesuarekin kritiko agertu zen. Albistea irakurri.
  • Martxoak 21: Arrokako partaidetza prozesuaren emaitzen zenbaketa egin zuten udaletxean. Plazaren alde agertu ziren bizilagunak. Albistea irakurri.
  • Ekainak 30: Arrokako frontoia abuztuan eraitsiko zutela iragarri zuen Eneko Goia alkateak. Albistea irakurri.
  • Abuztuak 2: Amarako Arroka kaleko frontoia eraisten hasi ziren. Albistea irakurri.
 
HITZAkide HITZAkide