Albiste irakurrienak
«Parte Zaharretik alde egitera behartu gaituzte»
Joan den astean turismo ereduaren inguruko erreportajean hainbat testigantza bildu genituen. Agus Rodriguez Rekalde tabernako arduradunarena izan da irakurriena. Ohartarazi du eraikina salduko dutela jabeek, eta otsailerako itxi egin beharko dutela.
‘Josu Esnali azken agurra’
Euskararen eta herri mugimenduen alde lan asko egindakoa zen Esnal. Hari buruz egindako erreportajeak bisita asko izan ditu.
‘Bertso saioa egin dute La Bodeguilla tabernan’
Bertso saioa egin zuten asteartean. Añorgako bertso eskolako Izarne Zelaia, Itxaso Piker, Peru Aiartza eta Aiert Ordoñez bertsolari ek parte hartu zuten, eta Alos Egaña eta Ainhoa Urienek egin zituzten gai-jartzaile lanak.
‘Kultura Ondarea saria irabazi dute Bidebieta Institutuko sei ikaslek’
Bideo bat egin dute auzoko historia kontatuz. Ekainaren 12an Gasteizera joango dira Lehendakaritzan saria jasotzera.
‘Txillardegi, turistak etaPlaza Berria’
Irutxuloko Hitzak Katalina Eleizegi kaleko bulegoa utzi du, eta 2004tik bere egoitza izandako espazioari agur esan dio. Urte hauetan guztietan pilatutako material asko eta asko bildu, txukundu eta gorde behar izan dute langileek, eta hainbat «harribitxi» topatu dituzte. Tartean, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-k eskuz idatzitako iritzi artikulu bat: Turistak liluraturik. Webgunean jarri genuen, eta irakurrienetakoa izan da.


