
Antiguako Heriz pasealekuko bizilagunek plataforma bat sortu dute auzoan jasaten dituzten arazoei elkarrekin aurre egiteko. 40 bat lagunek osatzen dute taldea, eta hainbat lan ildo identifikatu dituzte jada.

2014tik Donostiako kalamu elkarteak arautu dituen udal-ordenantza gaitzetsi du Estatuko Auzitegi Gorenak. Mota honetako hamar elkarte inguru daude hirian, eta oso kezkatuta agertu dira epaileen erabakiarekin.

Garrantzitsua da erreferente bat topatzea. Sara Zozayarentzat (Amara, 1995) berezia izan zen Elena Setien (Amara, 1977) zuzenean ikustea. Musikagintza modernoaren ateak ireki zizkion Zozayari. Aldiz, Donostiatik kanpo bilatu zuen Setienek sormenaren askatasuna. Biak hirian bizi dira egun, eta kantu berriak plazaratu dituzte. Lehen laburra atera du Zozayak, eta Setienek hirugarren diskoa.

Pinuen gaitzak eta baso politika hilabeteetan hizpide, administrazio publikoa tematzen da jasanezina den ereduari eusten. Egungo baso-politikarekin pinuak baino zerbait gehiago dago jokoan, lurzorua eta biodibertsitatea, etorkizuna. Eredua aldatzeko garaia iritsi dela deritzogu.

Korrika Kulturalaren barruan, haur eta helduentzako euskarazko mahai jokoaldia egingo dute larunbatean, Groseko Irrintzi AEK euskaltegian. Mahai jokoetara euskaraz jolastera ohitzea da egitasmoaren helburua.

Hiriko beste milaka emakumek bezala, kaleak hartuko dituzte gaur, martxoaren 8an, June Ruiz de Gauna ikasleak (Egia, 2000), Lourdes Pulido pentsiodunak (Loiola, 1958) eta Oneyda Saenz etxeko langileak (Matagalpa, Nikaragua, 1984). Bakoitzak, bere esparrutik eraginez hartu du parte greba feministaren prestaketan.

Loiolako zeharbidea berritzeko proiektua onartu du udalak, eta Urumea Ibaia auzo elkarteak kritikatu du ez diola erantzuten auzoak duen aparkaleku gabeziari.