
Izurun pilota eskolak aurkezpen festa egingo du igandean. Adin guztietako 70 bat pilotarik parte hartuko dute. Horien artean izango da Mirian Arraiza (Antigua, 2005) pilotari gaztea.

‘Tupust!’ komiki antologia feminista labetik atera da hilabete honetan; hogei egilek sortutako hamalau istorio bildu dituzte argitalpenean. Egileetako bi dira Loinaz Lekuona (1990) eta Arrate Rodriguez (1984).

Duela 100 urte, 1919an, Donostiako Udalak Artikutzako lursaila erosi zuen, hango ura hirira eramateko. Geroztik, urtegi bat baino gehiago izan da, Euskal Herrian hobekien kontserbaturiko lekuetako bat baita.

Apirilaren 12an Korrika auzotik pasako dela eta, Andoni Tolosa eta Maider Flamerike AEK-ko langileak 'Antiguan lo ez!' festa ari dira antolatzen. Antiguotarrak elkartean 70eko eta 80ko hamarkadetan girotutako goateke bat egitea da euren asmoa, eta laguntza eskatu diete herritarrei festarako kantu sorta zabala osatu ahal izateko.

Frankismo garaian masoiek jasandako jazarpenaren aitortza ofiziala egin du Donostiako Udalak. Hiriko lehen logia duela 210 urte sortu zuten, Los Hermanos Unidos de San Sebastian izenpean; geroztik, Donostia tradizio masoniko handiko hiria bilakatu da.

'Deklaratzekorik ez' lehen nobela argitaratu du idazle donostiarrak Susa argitaletxearekin. Berarekin hitz egiteko aukera izan genuen Parte Zaharreko Plaza Berrian.