Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera

2019/6

Juan Aizpitarte Antiguako artista. (Argazkia: Iñaki Agirre)
Hamabietan bermuta: Juan Aizpitarte

"Argi-ilunez beteriko pertsonaia baten atzean, bere errelatoa eraikitzeko interes ugari topatu daitezke sarritan"

Juan Aizpitartek Lope Agirre konkistatzaileari buruzko erakusketa aurkeztu du Euskal Itsas Museoan. ‘Ni, traidorea’ izenburupean, Antiguako artistaren azken obrak Oñatiko pertsonaiaren argi-ilunetan sakontzeko aukera eskaintzen du.

klitto
Ibai Fresnedo eta Joseba Gabilondo, Hiruki Larroxako eta Harro plataformako kideak

“Erakundeen helburua da disidentzia sexualaren identitateak instrumentalizatu, komertzializatu eta hustea”

Euskal Herriko hamar LGTB elkartek Harro Plataforma sortu dute, zuriketari eta faxismoari aurre egiteko. Ekainaren 15ean, Guardetxean egingo dute aurkezpen ekitaldia.

Ana Iruretagoiena - Klitto
Familia_Santua

Familia Santuaren lursailarekin zer egin aztertzen ari da eliza

Gotzaindegiak eta udalak bilerak egin dituzte Amara Berriko elizaren etorkizunaz hitz egiteko. Lursaila Donostiako Elizbarrutiarena da, eta han etxebizitzak eraikitzeko asmoa du Gotzaindegiak.

Txistulariak

Txistu doinuak Donostiako kaleetan zehar

XIX. mendekoak dira Donostiako Udaleko Txistulari bandaren lehen datuak, talde instituzional gisa. Baina askoz lehenagotik zeuden txistulari taldeak hirian. Garaiak asko aldatu dira, baina 2019an txistulari banda ofiziala dauka oraindik Donostiak, eta taldean gauzak asko aldatu badira ere, tradizioak bizirik jarraitzen du.

larratxo
Gehiago
HITZAkide HITZAkide