Kresala interes publikoko udal entitate izendatu dute
Donostiako Udalak aintzat hartu du Kresala elkartearen eskaera, eta interes publikoko udal entitate izendatu dute. 2017an 50 urte bete zituen elkarteak eta IRUTXULOKO HITZAk erreportajea osatu zuen.
Udaleko hainbat sailek egiaztatu dute udal entitate izateko baldintzak betetzen dituela. Ondorengoak dira: elkartea etenik gabe inskribatuta dagoela elkarteen udal erregistroan; funtzionamendua ahalbidetzen duten zuzendaritza eta antolaketa egiturak dituela; estatutuetako helburuak interes orokorra sustatzekoak direla eta gizalegezkoak, hezkuntzakoak eta kulturalak direla; ordezkaritzako karguek ordainsaririk ez dutela jasotzen; eta bere jarduerarekin, hiriaren interes publikoari laguntzen diola, baita udalak berak sustatzen dituen plan eta programei ere.