
Ondo hasi dute deboraldia Kaiarriba Donostiarrak Arraun Elkarteko neska-mutilek. Mikel Iradi eta Naroa Urkola klubeko arraunlariek bizitako sentsazioez eta denboraldiko helburuez hitz egin dute.

Ibilgailu motordunentzat bi errei utzi dituzte Kontxan, bidegorria eta espaloia zabalduta. Kalapie Txirrindularien Elkartea pozik agertu da, eta horrelako esku hartze gehiago behar direla nabarmendu du.

Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak urteetako esperientzia baliatu du bizilagunen eskari bati erantzuteko: gida batean jaso dituzte pertsonen, jarduera ekonomiko eta komertzialen, eta Donostiako Udalaren arteko bizikidetza arautzen duten oinarrizko araudi eta legeak.

Metroa egiteko lanak direla eta, San Martin kalea, hiriko kale nagusienetako bat, guztiz itxiko dute urtebetez, eta Erdialdeko zirkulazioa erabat moldatuko dute. Era batera edo bestera, herritar guztiei eragingo die itxierak, baina ikusteko dago zein ondorio izango dituen.