Realak Vila-realen aurkako lagunartekoa jokatuko du asteazkenean
Mikel Oiartzabal Vila-realeko jokalariez inguratuta, iazko partida batean. (Argazkia: Reala) Realak denboraldi-aurreko hirugarren lagunartekoa jokatuko du asteazkenean, Vila-realen kontra. Txuri-urdinek Herrialde Katalanetara bidaiatu beharko dute, Vila-realen jokatuko baitute, 19:00etan. Bestalde, larunbatean bukatuko dute denboraldi-aurrea, etxean bi partida jokatuta: goizean, 11:30ean, Alavesen aurka arituko dira eta gauean, 20:30ean, Osasunaren kontra, IV. Euskal Herria Txapelaren finalean.
Denboraldi-aurrea hasi zutenetik, Logroñes eta Huesca taldeen aurkako lagunartekoak jokatu ditu Realak. Errioxakoak bigarren mailara igo berri dira, eta Aragoikoak, aldiz, lehenengo mailara igo dira aurten; lehenengo partida 3-1 irabazi zuten txuri-urdinek eta bigarrena berdinketan amaitu zen, 2-2. Portugalen jokatu behar zituzten norgehiagokak koronabirusa dela eta bertan behera utzi ondoren jokatu zuten Huescaren aurka. Hain justu, azken egunotan jakinarazi dute Mikel Oiartzabal kapitainak eta David Silva iritsi berriak ere positibo eman dutela; horrela, bost dira dagoeneko Realean positibo eman duten jokalariak.

