
Irati Merkaderrek gogotsu eta indartsu ikusten du taldea Kontxako Banderara begira. Koronabirusa dela eta denboraldi arraroa izan bada ere, datorren urtean are hobeto ibiliko direla nabarmendu du.

Egiako Aitor Ikastolako ikasleak dira Zigor Zalduaren bi semeak: gazteenak 6 urte ditu, eta zaharrenak 9. EAEko gainerako ikasleak bezala, irailaren 7an, astelehenean, itzuliko dira klasera. Zaldua haserre agertu da Jaurlaritzak ezarritako neurriekin.

Duela urtebete luze aurkeztu zuten egitasmoa aurrera eramateko, Plan Orokorra aldatu behar da. Ibaetako eremu hori bizitegi eta zerbitzuen auzo bihurtzea da udal gobernuaren helburua.

Ikasturtea hastear da, eta Hezkuntza Sailak COVID-19aren aurrean hezkuntza zentroek ezarri beharreko protokoloa aurkeztu du. Sindikatuek salatu dute eskasak direla Jaurlaritzak hartutako neurriak, eta ez dituela langileak aintzat hartu. Grebara deitu dute hilaren 15erako.

Aurtengo Kontxako estropada laugarrena izango da Nerea Txokarro arraunlariarentzat, eta Donostia Arraun Lagunak prest dago estropadaz gozatu eta udan izandako zailtasun guztiei aurre egiteko.