Gipuzkoako Senideak elkartu egin dira, Pertsona Nagusien Nazioarteko Egunean
Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna da gaurkoa, eta Gipuzkoako zaharren egoitzetako senideak kalera atera dira. Erresidentzietan dauden pertsonen eskubideak errespetatzeko eskatu dute.
Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna da gaurkoa, eta Gipuzkoako zaharren egoitzetako senideak kalera atera dira. Gipuzkoako Senideak elkarteak elkarretaratzea egin du, 11:00etan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gipuzkoa Plazako egoitzaren aurrean. Erresidentzietan dauden pertsonen eskubideak errespetatzeko eskatu dute.
Gipuzkoako zaharren egoitzetako senideak asteartero bildu ohi dira Gipuzkoa Plazan, eta zahar etxeetako egoiliarren eskubideak errespetatzea eskatzen dute, alde batetik. Bestetik, langile eta aldundiaren arteko gatazka konpontzea ere eskatzen dute. Aurreko astean, Maite Peña Gizarte Politikako diputatuari eskutitza idatzi zioten, “seriotasun eta konpromiso falta” salatuz.